TESTUINGURUA
Gure laborategira praktikak egitera ikasle berri bat iritsi da. Gorotzen analisia egiten den gunera bideratu dute ikaslea. Gure taldeari lagin horrekin egin beharreko azterketa ezberdinak azaltzeko aurkezpena prestatzea eskatu digute. Horretarako, goiz batean gure laborategira iritsitako gorotz lagina eta pertsona berdinaren serumarekin egindako azterketak baliatuko gara adibide moduan erronka honi aurre egiteko.
Abiapuntu moduan kontutan izan behar genuen egun batean goizean, laborategira gorotz lagin bat iritsi zaigula.
- 20 urteko gazte batena da. Gibel entzimen analisia eskatu du medikuak. Gainera buruko mina du, sukarra eta beherakoa odolarekin.
- Eskaera analitikoa egiten da koprokultiboa eta antibiograma egiteko. Hainbat diagnostiko sumatzen dira, hala nola elikadura-intoxikazioa edo hesteetako gaixotasunak.
Erronka hau aurrera emateko, honako neurketak egin beharko ditugu:
- BIOMIKIKAKO laborategian:
- Gorotzaren azteerketa makroskopikoa.
- Gantzak gorotzean: Sudan III tindaketa.
- Kalprotektina maila gorotzean eta odol ezkutua gorotzean.
- ALT eta AST gibel entzimen analisia serumean (Reflotron sistema erabiliko dugu eta espektrofotometroa).
- MIKROBIOLOGIAKO laborategian:
- Koprokultiboa.
- Antibiograma.
ZERTAN DATZA KOPROANALISIA?
Eginkarien analisia pazientearengandik datozen eginkarien lagin bat lortzean datza.
Ondoren, bitarteko egokietan kontserbatuko da, eta azterketa mota horietan espezializatutako laborategi batean aztertuko da.
Gizakiaren hesteetako parasito-infekzio gehienen behin betiko diagnostikoa, normalean, gorozkietan parasitoak eta arrautzak frogatzean oinarritzen da.
Materia fekalaren analisietan (ohikoena koproparasitoskopikoa edo parasitologikoa da), zeinak ezinbestekoak baitira urdail-hesteetako nahiz bestelako pairamen asko diagnostikatzeko, emaitzen interpretazioa kontuan hartzen da, beste datu batzuen artean.
ZERTAN DATZA KOPROKULTIBOA?
ZERTAN DATZA KOPROKULTIBOA?
Koprokultiboa edo hazkuntza fekala metodo eraginkorra da infekzioekin lotzen diren digestio-sistemako patologiak identifikatzeko.
Halaber, ohikoa da honen erabilera hesteetan bakterio eta parasitoen presentziari buruzko ondorioak ateratzen dituzten hainbat ikerketa zientifiko aurrera eramateko. Askotan, parasito, birus eta bakterioekin infektatzen gara, eta horiek hesteetako ondoezaren hainbat koadro eragiteko gai dira. Gainera, gorozkietako odoljarioaren bidez adierazten diren patologiak daude, hala nola kolitisa, minbizi gastrikoa eta urdaileko ultzerak. Kasu horietarako eta beste batzuetarako, koprokultiboa nahitaezko detekzio-proba da.
Koprokultiboa laborategiko azterketa bat da, gorozkietan organismoak aurkitzeko, gaixotasuna eta sintoma gastrointestinalak eragin ditzaketenak. Koprokultibo baten helburua ez da, gorozkien mikroorganismo guztiak kultibatzea, patogeno zehatz batzuk (Salmonella, Escherichia coli enteropatogenoa, Staphylococcus aureus, Campylobacter, Yersinia, Shigella dysenteriae...) bilatzea baizik, gizakientzat patogenoak izan daitezkeenak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina