GANTZEN AZTERKETA
GANTZEN AZTERKETA
ZERTARAKO ERABILTZEN DA?
Gorozkietan dagoen gantz kopurua neurtzeko erabiltzen den analisi bat da.
ZER ESAN NAHI DU?
Gorozkietan gantz gehiegi edukitzeari esteatorrea esaten zaio. Gorozkietan gantz gehiegi badu, elikagaiak digestio-aparatutik mugitzen ari diren seinale izan daiteke, deskonposatu eta behar bezala xurgatzen ez direnean. Horri malabsortzioa esaten zaio. Malabsortzioa duen jakiteko modurik onena gantz fekalaren analisia egitea da.
ZER ANALISI MOTA DAUDE HONEKIN LOTUAK?
Gantz fekalaren 2 analisi mota egin daitezke: kualitatiboa eta kuantitatiboa.
- Analisi kualitatibo bat egiteko, laborategian gorozkien lagin bakar bat aztertzen da mikroskopio batekin, globulu kopurua edo gantz tanta txikiak zenbatzeko.
- Analisi kuantitatibo bat egiteko, oro har, eginkarien laginak bildu behar izaten ditu 3 egunez. Lagin horiek aztertu egiten dira jakiteko zenbat koipe dagoen eginkarietan egunero.
NOIZ AGERTZEN DIRA?
Gorozki fekaletako koipea agertu ohi da pankrea-lipasak edo behazun-azidoak gaizki ekoizten direnean. Baita heste meharraren lehen zatiaren epitelioan izandako kalte batengatik ere. Horrela, gibelean, pankrean edo hesteetan eragina duten patologia askok esteatorrea sor dezakete.
Gutxiegitasun pankreatiko exokrinoa (IPE) eragiteko gai diren afekzio guztiak sintomaren jatorrian egon daitezke, entzimen ekoizpen faltagatik. Azterlan batzuen arabera, pankreatitis kronikoa da helduen IPEren kausarik ohikoena.
Gorozkietan gantza agertzea eragin dezakeen ohiko gaitz bat gaixotasun zeliakoa da. Patologia horrek heste meharraren epitelioari eragiten dio, eta horrek zaildu egiten du gantzak xurgatzea (malabsortzioa).
NOLA EGITEN DA ?
Sudan III tindaketaren bidez burutzen da analisi hau gorotzetan.
2023/ 03 / 17
SUDAN III TINDAKETA
Koipe neutroa (triglizeridoak) eta gantz-azidoen detekzio kuantitatiboa gorozki-laginean, sudan III-aren kolorazioaren eta mikroskopioaren bidez, azidotu aurretik eta ondoren ikusi behar da.
Azterketa hau baliagarria da esteotorrea detektatzeko (gorozkietan gantz kopuru anormalaren pasartea) pisu edo malabsortzio txikia duten pazienteetan, fibrosi kistikoa, pankreatitis kornikoa, gaixotasun zeliakoa, hesteetako parasitoa, heste laburreko sindromea, heste mehar kutsatuko sindromea, abetaliproteinemia eta hesteetako linfangiektasia kongenita edo bereganatua bezalako gaixotasunetan. Intsufientzia pankreatiko exokrina duten pazienteei entzima pankreatikoen bidezko ordezkapen-tratamendua monitorizatzeko ere baliagarria da.
PROZEDURA
- Gorozki zati txiki bat homogenizatu gatz disoluzioarekin.
- Porta batean, jarri lagin tanta bat eta koloratzailearen tanta bat. Ondoren estalki bat jarri burbuilak sor ez daitezen.
- Mikroskopioaren behaketa x10 eta x40 egin.
- Hidrolizatuko gantz-azidoek tindatzeko laginaren beste zati bat azidotu (HCL 0,1M tanta bat gehituz) egiten da ondoren koloratzaile tanta bat gehitzen zaio, eta mikroskopioan aztertu.
Gantza edota gantz-azidoak, baldin badaude, kolore gorriko edo laranjatu tanta handi gisa agertze dira.
EMAITZAK
Ikusitako gantz-tanten kopurua eta diametroa prozedura bakoitzean adierazten da, ez dago esteatorrearik gantz tanta 100 baino getxiago edo berdin 1 - 4 mikrako tamainua dutenean, esteatorrrea dago 100 gantz tanta baino gehiago daudenean.
Gantzak
Gantz-azidoak
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina