ONDORIOAK



Gure pazienteari beharrezko probak egin eta gero,  ondorengo emaitzak izan ditugu eta ondorengo DIAGNOSTIKOA lortu dugu.



BIOKIMIKAKO LABORATEGIA

Biokimikako laborategian ondorengo frogak egin ditugu:
  • Azterketa mikroskopiko eta makroskopikoa: Bi azteketa hauetan ez dugu ezer anormalik ikusi. Hau dela eta, uste dugu gure pazienteak ez duela patologiarik ezta infekziorik, baina proba gehiago egin ditugu informazio hau balioztatzeko.

  • Entzima hepatikoak (AST eta ALT): Egin ditugun proben arabera gure pazientearen entzima hepatikoen balioak normalak dira. Beraz, uste dugu ez duela gutxiegitasun hepatikorik ezta funtzio hepatikoarekin loturiko patologiarik.

  • Kalprotektina: Izan dugun emaitza negatiboa izan da, ez da kalprotektinarik detektatu gorotzetan. Hau jakinda, ondorioztatu dugu pazienteak ez duela hesteetako hanturarik.

  • Odol ezkutua gorotzetan: Proba honetan izandako emaitza negatiboa da, ez dago hemoglobina gorotzetan. Honengatik uste dugu, gure pazienteak ez daukala: kolikoak, kolitisa, hemorroideak, minbizi kolorrektala ezta ultzerarik. 

  • Gantzen azterketa (sudan III tindaketa): Kasu honetan izandako emaitza erreferentzia tarteen barruan dago, beraz, ondorioztatu dugu, gure pazienteak ez daukadala esteatorrearik (gehiegizko lipidoak gorotzetan) eta ez duela arazorik elikagaien digestioan eta absortzioan.

MIKROBIOLOGIAKO LABORATEGIA

Mikrobiologiako laborategian egindako proba desberdinak aztertuz (ereinketak, proba biokimikoak eta antibiograma) uste dugu gure pazienteak  salmonellosia daukala, Salmonella enterobakterioak eragindako infezio bakteriano arrunta da digestio-hodiari eragiten diona.

Gizakiengan infekzio garatzeko modurik ohikoena ur edo elikagai kutsatuen bidez izaten da.

Gainera, sintoma ohikoenak, beherakoa, sukarra eta abdomeneko mina dira, beraz, bat dator gure pazienterekin.


ZEIN DA PAZIENTEARENTAKO TRATAMENTU EGOKIA?

Bi laborategietan izan ditugun emaitzak aztertuta pentsatzen dugu gure pazienteak Salmonella bakterioak eragindako infekzio bat daukala. Infekzio hau tratatzeko Cloranfenicol antibiotikoa hartzea gomendatu diogu, hau delako aztertu ditugun antibiotikoen artean bakterioari sentsibilitate handiena eragin duena espektro zabaleko antibiotikoa izan gabe.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

PLAKEN IRAKURKETA

FUNTZIO HEPATIKOAREN NEURKETAK