KALPROTEKTINA

  2023 / 03 / 15

KALPROTEKTINA 

Kalprotektina proteina ugaria da organismoan, eta leukozitoetatik dator (globulu zuriak). Hau da, immunitate-sistemako zeluletan sortutako substantzia bat da, gorputzari infekzioei eta gaixotasunei aurre egiten laguntzen diona. Traktu gastrointestinalaren (GI) hantura dagoenean, neutrofiloak handitutako eremuraino mugitzen dira, eta puntu horretan kalprotektina askatzen dute. Ondoren, proteina horiek, beste hondakin batzuekin batera, eginkarietan ezabatuko dira. Gorozki-kontzentrazioa, gorozkietan, gutxi gorabehera 6 aldiz handiagoa da odoleko mailekin alderatuta.

Kalprotektina heste-hanturaren biomarkaitzailetzat hartzen da, eta hesteetako hantura-gaixotasuna eta heste narritakorraren sindromea bereizteko aukera ematen du.

Kalprotektina  maila altuek infekzio bakterianoak, parasitarioak, kolon eta ondesteko minbizia edo hesteen hantura eragiten duten gaixotasun jakin batzuk adierazten dituzte, hala nola Kolitis Ultzeraduna eta Crohn-en Gaixotasuna. Zenbat eta handiagoa izan kalprotektina, orduan eta gogorragoa izango da gaixotasuna, eta handiagoa hantura. Hala ere, gorozki-kalprotektina ez du adierazten non dagoen eta zergatik hantura gastrointestinala. Hanturaren arrazoia zehazteko, kolonoskopia bat eskatu beharko da.

Kalprotektina maila baxuek adierazten dute zeinuak eta sintomak beste kausa bati dakizkiokeela (ez hanturazkoa). Adibidez, hesteen sindromea edo kolon narritagarria eta infekzio birikoak. Hain zuzen ere, medikuek zailtasunak izaten dituzte heste narritagarriko sindrome bat eta hesteetako hanturazko gaixotasun bat bereizteko. Hori gertatzen da sintomak ia berdinak direlako (beherakoa edo sabeleko mina) bi gaixotasunen artean.

PROZEDURA

  • LAGINAREN PRESTAKETA
  1. “Hisopoa” duen tapoia desenroskatu eta laginaren lau toki ezberdinetan sartuz.

    1. baieztatu zonalde bakoitzean sartzerakoan helizea (hisopoaren punta).

    2. likidoa izan ezkero, hisopoa ez erabili eta saiodian 20μL sartu mikropipeta bitartez.

  2. Saiodia itxi eta irabiatu, lagina ondo homogeneizatu dadin, momentuan ez bada erabili behar hozkailuan mantendu.

  • NEURKETA
  1. Lagina astindu homogeneizazioa bermatzeko.

  2. Cartest-a enbasetik atera eta azalera lau batean kokatu.

  3. Saiodia tanta kontagailuaren aldeko erroska kendu.

  4. Lagina botatzeko duen pozilloan 3 tanta bota, partikula solidoak ez daudelarik ziurtatuz.

Bideoa:https://youtu.be/s9vXdvofe_I



EMAITZAK

Froga hau, negatiboa atera zaigu, izan ere marra bakarra atera zaigu. 

EMAITZEN INTERPRETAZIOA

Honako irudi honetan, emaitzak nola ikusten diren eta bereizteko erabilgarria da. 






Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

PLAKEN IRAKURKETA

FUNTZIO HEPATIKOAREN NEURKETAK