FUNTZIO HEPATIKOAREKIN LOTURIKO GAIXOTASUNAK
Gibela gorputzeko organo handiena da. Organismoari elikagaiak digeritzen laguntzen dio, energia biltegiratzen du eta toxinak ezabatzen ditu.
- Hepatitisa:
Gibelaren hantura; maiz, ehun hepatikoa hausten du, eta hainbat kausa izan ditzake jatorrian, hala nola alkohol, droga eta medikamentu kontsumoa, bakterioak eta birusak. Adibidez A, B, C eta D hepatitisaren birusak. Kronikoa bilakatu daiteke.
- Hepatitis kronikoa:
Gibelaren hantura, sei hilabetetik gorako bilakaerarekin. Hepatitis hauek ondorengo motatakoak izan daitezke:
Hepatitis biriko kronikoa gibelaren hantura kronikoa eragin dezaketen birus hepatotropikoak, B hepatitisaren birusa (BHB), C hepatitisaren birusa (VHC) eta Delta edo D hepatitisaren birusa (VHD) dira.
Hepatitis kroniko autoinmunea, Jatorri autoinmuneko gaixotasuna da, bere ezaugarriak ondorengo hauek izanez: Hipergammaglobulinemia, hainbat autoantigorputz zirkulatzaile eta hepatopatia kronikoarekin bateragarria den histologia; ez da infekzio birikoaren markatzailerik ikuskatzen.
Medikamentu bidezko hepatitis kronikoan, sendagai asko erlaziona daitezke lesio hepatiko ezberdinen jatorrian, lesio nekrotiko fokaletik hasiz, eta hepatitis akutu eta fulminanteetaraino iritsi arte. Hala ere, farmako gutxi batzuk bakarrik dira gai hepatitis kronikoarekin bateragarriak diren alterazio analitiko eta histologikoak eragiteko. Lesio hepatikoaren mekanismoa, akutua edo kronikoa, inplikatutako sendagaiaren tarteko metabolitoak agertzearekin lotuta dago, eta erreakzio toxiko baten bidez hepatozitoei eragiten diete.
- Zirrosia:
Gibeleko zirrosia kolageno-zuntzak metatuta sortzen den fibrosia da;
mintz horiek, dimentsioko sare gisa antolatu, eta gibeleko eremuak isolatuta uzten
dituzte, bere funtzioak modu egokian betetzea galeraziz.
Hau da, gibelak lesio bat jasaten duen bakoitzean, gaixotasun batengatik edota alkoholismo kronikoarengatik, saiatuko da bere burua konpontzen. Prozesu horretan, orbaintzeko ehun bat sortzen da. Zirrosiak aurrera egin ahala, gero eta orbaintze-ehun gehiago sortzen dira, eta gibelak nekez funtziona dezan eragiten dute (zirrosi deskonpentsatua).
Bi fase daude: Zirrosi konpentsatua (asintomatikoa gehienetan, modu latentean, funtzionaltasun galera konpentsatzen du) eta zirrosi deskonpentsatua.
- Gibel gantzatsua:
Gibel koipetsuak eragindako gaixotasuna gibelean gantza metatzen den gaitza da. Bi mota nagusi daude:
-Gibel koipetsu ez-alkoholikoaren gaixotasuna: alkohol gehiegi edateak ERAGITEN EZ duena.
Sintoma ohikoenak: ikterizia, ahultasuna, gosea galtzea,...
Arrisku-faktoreak : gehiegizko pisua izatea, aurrediabetesa izatea ( intsulinarekiko erresistentzia), 2.motatako diabetesa eta kolesterol altua izatea.
-Gibel koipetsuaren gaixotasuna alkoholagatik
Baliteke honako proba egiten dira gibeleko funtzioa neurtzeko: odol-zenbaketa osoa, protronbina-denbora, albumina maila odolean eta transaminasa serikoak.
- Wilson-en gaixotasuna:
Wilsonen gaixotasuna herentziazko nahaste arraroa da, gibelean, garunean eta beste ezinbesteko organoetan kobrea metatzea eragiten duena. Wilsonen gaixotasunean, gibelak ezin du dietatik hartutako kobrea behazunera eraman eta hori beste ehunetan pilatzen da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina