ANTIBIOGRAMA
ANTIBIOGRAMA
ZER DA ?
Antibiograma teknika mikrobiologiko bat da, bakterio batek antibiotiko-talde batekiko duen sentikortasuna edo erresistentzia zehazteko egiten dena. Antibiogramako teknika mikrobiologiako laborategian erabilgarrienetako bat da, infekzioak eragiten dituzten mikroorganismoen aurrean mikrobioen kontrako jarduerak aztertzeko eta tratamendu egoki bat zehazteko pazientearentzat.
Mikrobioen aurkakotzat hartzen da mikroorganismoak hiltzeko edo, gutxienez, inhibitzeko gaitasuna duen eta pazienteen tratamendu gisa erabil daitekeen edozein substantzia. Naturalak, sintetikoak edo erdisintetikoak izan daitezke (konposatu natural baten aldaketa kimikoa).
ZERTARAKO ERABILTZEN DIRA?
Antibiogramaren oinarrizko erabilgarritasuna pazienteari tratamendu antibiotiko egokia ezartzea da. Infekzioaren ardura duen mikroorganismoak antibiotikoren baten aurrean erresistentzia ematen dion mekanismorik ba ote duen jakin behar da, terapia gisa ez sartzeko.
NOLA EGITEN DA?
Diskoen difusio teknika: antibiotikodun disko jakin batzuk jartzen dira Muller-Hinton plaka batean eta sartutako dosiaren eta haloaren diametroaren arteko erlazioa aztertzen da.
- PROZEDURA: Lehenik eta behin, infekzioa eragiten ari den mikroorganismoa isolatua egon behar du teknika hau gauzatzeko. Ingurune nutritibo batean erein behar da geroago salda nutritibo (TSB) batean ereiteko. 2-6 ordu arteko inkubazioa izan behar du 0,5 Mc Farland-ko uhertasuna izan arte. Behin edukita Muller-Hinton plaka bat ereindu hisopo bidez rejilla moduan, segidan diskoak jarri eta inkubatu 18-24 ordu.
E-testa: Disko difusio teknikaren berdina baina komerzializatuagoa.
Tira batzuk dira antibiotiko dosi ezberdinekin eta GKI modu errazean zehazteko erabiltzen dira.
ZE HAZKUNTZA INGURUNE ERABILTZEN DIRA ?
- TSA: Triptone Soye Agar hazkuntza ingurunea, ingurune nutritiboa da, bertan inkubatutako mikroorganismoa hazteko inguru giro egokia eskainiz
- TSB: Triptone Soye Brooth hazkuntza ingurune likidoa, ingurune nutritiboa da, bertan inkubatutako mikroorganismoa hazteko ingurugiro egokia eskainiz. Bertan behatu beharko da 0,5 McFarland-eko uhertasuna.
- Mueller-Hinton: Sentsibilitate antimikrobianorako erabili ohi den hazkuntza ingurune nutritiboa.
ZE ANTIMIKROBIANO ERABILI BEHAR DIRA ?
Lehenik eta behin, ikerketa bat egin behar da jakin dezagun ze mikroorganismoaren aurrean gaude. Eta gero antibiograma egiten da baieztatzeko eta antibiotiko egokia aukeratzeko. Beraz, ikerketa egin ondoren, gehienetan mikroorganismo horren aurkako 2 antimikrobiano disko sensible, 2 ertain eta 2 erresistente erabiltzen dira.
NOLA INTERPRETATZEN DIRA EMAITZAK?
Antibiograma baten interpretazioa mikroorganismoaren kategorizazio klinikoa da, SENTIKORRA, ERTAINA edo ERRESISTENTEA.
Antimikrobianoarekin arrakasta terapeutikoa izateko aukeren berri emango digu, ohiko dosian edo dosia handituta.
ANTIBIOTIKOAK
- Acido nalidixico: Kinolonen taldeko antibiotiko bat da, gram negatiboen aurka aktibatzen dena. Kontzentrazio baxuetan bakteriostatiko gisa jarduten du, hau da, bakterioen hazkundea eta ugalketa eragozten du, organismoa hil gabe. Kontzentrazio altuetan, bakterizida bezala jarduten du, hau da, bakterioa hil egiten du. Salmonella antibiotiko honekiko erresistentea da.
- Florfenicol: espektro zabaleko antibiotiko sintetikoa da, eraginkorra etxeko animalietatik isolatutako Gram-positibo eta Gram-negatibo bakterio gehienen aurrean. Florfenikolak bakterioen proteina-sintesia maila erribosomikoan inhibitzen du, eta bakteriostatikoa da.
- Tetraciclina: Espektro zabala hartzen dute beren jarduera antimikrobiarra. Kimikoki, naftacenocarboxamida poliziklikotik eratorriak dira, nukleo tetrazikliko batekin eta hortik eratortzen da taldearen izena. Salmonella antibiotiko honekiko sentsible zein erresistentea joka daiteke.
- Cloranfenicol: Termikoki egonkorra den farmakoa, mikroorganismoen espektro zabal baten aurrean eraginkorra, bereziki estafilokokoak. Salmonella antibiotiko honekiko sentsiblea da.
- Ampicilina: Aminopenizilinaren D (-) epimeroa da, betalaktamikoa fenil talde batekin. Espektro zabaleko penizilina mota bat da, azido 6-aminopenizilanikoaren aziliaziotik lortzen dena. Ingurune azidoetan egonkorra da, amino protonatuaren taldeari esker. Amoxizilinaren alternatiba nagusia da. Salmonella antibiotiko honekiko sentsiblea da.
ANTIMIKROBIANO BAKOITZAREN DOSIA:
- A / AM (ampicilina)= 10 µg
- C (cloranfenicol)= 30 µg
- F (florfenicol)= 30 µg
- T (tetraciclina)= 30 µg
- AN (acido nalidixico)= 30 µg
Lehenik eta behin, hazkuntza inguruneen prestakuntza burutuko da, antibiograma aurrera eraman dadin.
- Muller-Hinton
-TSA
-TSB
Gure kasuan 3 plaka ezberdinetatik abiatuta antibiograma bat egingo dugu: hektoen agarretik, Salmonella-Shigella agarretik eta Levine-tik abiatuta.
NOLA EGIN DUGU?
1. TSA-n agortze bidezko estria (mikroorganismoa aberasteko, duela gutxiko hazkuntza behar dugulako)
2. Inkubatu 18-24 h
3. TSB saldan ereindu ( uhertasun zehatz bat lortzeko)
4. Inkubatu 0,5 Mc Farland lortu harte ( 2-6 ordu artean)
5. Behin uhertasuna lortuta Muller-Hinton ingurune hazkuntza ereindu beharko da eta segituan antimikrobiano diskoak jarri. (Garrantzi handia dauka ingurunean mikroorganismoa guztiz sakabanatua egotea)
6. Inkubatu 18-24 ordu eta sortu diren haloen irakurketa burutu.
ZER LORTU DUGU GUK?
- Levine
T= 16 mm (bitartekoa)
AN= 19-20 mm (bitartekoa)
AM= 20 - 21 mm (sensiblea)
C= 21 - 22 mm (sensiblea)
AN= 18 mm (bitartekoa)
C= 21 -22 mm (sensiblea)
C= 24 mm (sensiblea)
AN= 19 mm (bitartekoa)
ONDORIOA:
Plaka guztiak aztertu eta gero, esan dezakegu antibiotikoegokiena Salmonelosia tratatzeko cloranfenikol-a dela. Berez, dosi berdinarekin diametro handieneko haloa sortu du, horrek esan nahi mikroorganismoa sensiblea dela antimikrobiano horren aurrean.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina