PLAKEN IRAKURKETA

 
Hauek dira koprokultiboa burutzeko egin ditugun hazkuntza ingurune ezberdinak: 


MC CONKEY   


Kolore marroizko koloniak, horrek esan nahi du daukagun espezieak ez duela laktosa hartzitzen.

Honen arabera patogeno posibleak: 

-Salmonella

-Yersinia

-Proteus





SALMONELLA-SHIGELLA AGARREAN : 

-Kolonia horiak, batzuk zentru beltzekin. 

-Patogeno posibleak: Salmonella eta Shigella espezieak




ODOL AGARREAN 

-Kolonien morfologia: tamaina normala, txuri-grisak, opakuak, ertz borobilduekin eta pixkat altura batekin.
-Hemolisia: gamma hemolisia (hemolisi eza)






HEKTOEN AGARREAN


-Kolonia berde-argiak, batzuk zentru beltzekin. 
-Ingurunea urdina bihurtu da (ingurunearen alkalinizazioa)
-Entereobakteria posibleak: Salmonella eta Shigella espezieak








LEVINE AGARREAN

-Kolonia koloregabeak 

-Enterobakteria posibleak: Salmonella, Shigella, Proteus eta Pseudonoma auroginosa







ONDORIOA: 

Mikroorganismoaren purutasuna lortzearen helburuarekin ,S-S agarra eta Hektoen agarra 3 aldiz erein genituen, hau da,  bi espezie ezberdin genituela uste genuen. Behin eta berriz hazkuntzak egin eta emaitza berberak lortu genituen , nahiz eta kolonia berdeak horiak eta beltzak isolatzen saiatu garen. Beraz, ondorioztatu dezakegu bakterio espezie purua daukagula baina sub-espezie ezberdinak. 
Ondorio hau baliozkotzeko frog biokimikoak egingo ditugu.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

FUNTZIO HEPATIKOAREN NEURKETAK