BAKTERIOEN AZTERKETA GOROTZETAN (Egunez egun)
Hazkuntzak ereindu baino lehen, ikerketa bat egin da: gorotzetan agertu daitezkeen mikroorganismo posibleak identifikatuz eta hauek guztiak identifikatu edo isolatzeko egokiak diren hazkuntza inguruneak eta froga biokimikoak aukeratuz.
Martxoak 13
- Laginaren prestaketa: Gorozki zati bat (1-2 gramo tartekoa) hartu da, NaCl-dun ur disoluzio batera (5mL ingurukoa) eramateko. Hau behin eginda, espatula eta vortex-aren bitartez, laginaren homogeneizazioa burutuko da, gorozkia guztiz disolbatu arte eta inkubatzera eramango da 24 orduz 37ºC-tara.
Martxoak 14
- Behin lagina inkubatua izanda, ereinketarekin hasiko gara: agar McConkey , Hektoen agarra, S-S agarra, odol-agarra eta tetrationatozko saldan.
- Ereinketa mota petri plaketan: Hisopoa laginean busti eta hau egin ondoren, hazkunde plaketan, lerro bat marraztu ertz batetik erdialdera. Ondoren, asa digraisky-ren bitartez, lerroko ertzetik hasita, agortze bidezko estria eran ereindu.
- Tetrationato saldan: Hisopoa laginean busti eta hau egin ondoren, aberastasun saldan barneratu, saioditik kanpo geratzen den hisopoaren zurtoina moztu eta saio-hodia tapatu. Saio-hodia vortex-aren bitartez irabiatu homogeneizatu arte. Tetrationatozko salda erabiltzen da salmonella zehazteko eramaile asintomatikoen kasuan.
- Hazkuntza inguruneak eta aberastasun salda inkubatzera eraman da 24 orduz 37ºC-etara
- Plaken irakurketa
- Mc conkey:Kolonia marroiak hazi dira eta ingurunea marroia bihurtu da; hau da, mikroorganismoa ez da gai laktosa hartzitzeko. Hau kontuan hartuta, ondorengo mikroorganismoak izan daitezkeen susmoa dago: Salmonella, Proteus eta Yersinia .
- Hektoen agarra: Zentro beltza duten koloniak hazi dira, halo urdin batez inguratuak dauden kolonia oso kontzentratuta hazi dira ingurunearen gune batean.
- Salmonella-Shigella: Bi espezie bereizi dira. Batetik kolonia batzuk zentro beltzarekin eta bestetik, kolonia koloregabeak.
- Odol agarra: Tamaina normaleko kolonia txuri-gris opakoak lortu dira, gamma hemolitikoak. Ondorengo mikroorganismoak izan daitezkeen susmoa dago: Enterococcus.
Aurreko emaitz eta ondorioak kontuan hartuta, hurrengo pausoak burutuz jarraituko dugu bakterioen identifikazio prozesua jarraitzeko:
1) Tetrationato salda ez da beharrezkoa egitea, izan ere, aberastasun salda erabili gabe salmonella edo antzeko mikroorganismo bat hazi da, laginak inolako aberastasun pausorik jasan gabe.
2) Tetrationato aberastasun salda Salmonella-Shigella hazkuntza ingurunean ondorengo eran ereinduko da: Hisopoa laginean busti eta hau egin ondoren, petri plaketan lerro bat marraztu erdialdetik ertz batera. Ondoren, asa bakteriologikoaren bitartez, lerroko ertzetik hasita, agortze bidezko ildaska eran ereindu, amaierako ildaskan, kolonia bananduak lortzeko eta 24 orduz 37ºC-tara inkubatu.
3) Hektoen eta salmonella-shigella hazkuntza inguruneetako kolonia hartu eta beste hazkuntza ingurune batean erein, asa bakteriologikoaren bitartez, agortze bidezko ildaska eran ereinduz, kolonia bananduak lor dadin eta 24 orduz 37ºC-tara inkubatu.
Martxoak 16
Aurreko eguneko hazkunde medioak inkubatzailetik atera da eta ondorengo emaitzak lortu dira:
1)Tetrationato aberastasun mediotik abiatutako salmonella-shigella hazkunde medioan ez da inolako mikroorganismorik hazi.
2)Hektoen hazkunde medioan bi kolonia ezberdin bereiz daitezke: Kolonia beltzak eta berde argiak.
3)Salmonella shigella hazkunde medioan bi mikroorganismo ezberdin bereiz daitezke: Kolonia beltz eta horiak.
Aurreko emaitzak ikusirik, ondorengo ondorioetara iritsi gara:
1) Tetrationato salda ez da beharrezkoa berriz ere egitea, izan ere, aberastasun medio erabili gabe salmonella edo antzeko mikroorganismo bat hazi da, laginak inolako aberastasun pausorik jasan gabe.
2) Salmonella-Shigella eta hektoen hazkunde medioan agerturiko bi mikroorganismo ezberdinak isolatu.
Ondorio hauetara iritsi ondoren, orain eman beharreko pausoak ondorengoak dira:
3) Mc conkey-ean lorturiko mikroorganismoari KIA froga biokimikoa burutzea, bertan lorturiko mikroorganismoari buruzko informazio gehiago lortzeko. Honetarako, kolonia bat hartuko da, eta Slant-erako hazkunde medio honetan, barnealdean ziztatuko da, ondoren asa bakteriologikoa ateratzean, gainazaletik igurtziz.
- Salmonella-Shigella eta hektoen hazkunde medioetan lorturiko kolonia ezberdinak isolatu.Honetarako, lorturiko kolonia "ezberdin" guztiak, hazkunde medio berri batean ereinduko dira, estria bidezko agorketaren bitartez.
- Salmonella-Shigella eta hektoen hazkunde medioetan lorturiko kolonia berri hauei, gram tintzioa burutu, zehazteko ea kolonia bera edo bi ezberdin diren
Martxoak 17
Aurreko eguneko hazkunde medioak inkubatzailetik atera da eta ondorengo emaitzak lortu dira:
1) Mc conkey-etik abiatutako koloniarekin, ondorengo emaitzak lortu dira Kligler Iron Agar (KIA) hazkunde medioan: Gune anaerobioan, ezin da antzeman erreakzio azido edo alkalinoa eman duen H2S produkzio altua dela eta, honez gain, barnealdean, medioa hautsi egin da, bertan gasa barneratuz. Gune aerobioan ordea, ez da kolorez aldatu, erreakzio alkalino bat dela ondorioztatu
2) Salmonella-shigella hazkunde medioaren kasuan, ez da isolamendu egokia lortu. Hau dela eta, berriz ere errepikatuko da
3) Hektoen-en kasuan, ez da isolamendurik lortu. Gainera, ingurune guztian zehar hazi da, dena batuz eta kolonia erraldoi bakarra osatuz.
Gram tindaketa egiterakoan ondorengo forma eta tintzioa ikuskatu dira
- Hektoen kolonia berdeak: Bazilo gram positibo (gutxi) eta gram negatiboak (gehiengoak)
- Hektoen kolonia beltzak: Bazilo gram positiboak
- Salmonella-shighella kolonia beltza: Koko gram positibo eta bazilo gram negatiboak
- Salmonella-shighella kolonia horia: Bazilo gram positibo eta negatiboak KIA hazkunde medioa
Martxoak 20
Aurreko eguneko emaitz eta ondorio hauetara iritsi ondoren, orain eman beharreko pausoak ondorengoak dira:
1) Hektoen eta salmonella-shigella hazkunde medioan ereindu, isolamendua burutzeko
2) Identifikarazioarko, baliagarriak diren froga biokimikoentzat beharreko hazkunde medioak prestatu (Zitrato Simmons, EMB Levine, KIA)
Martxoak 21
Aurreko eguneko hazkunde medioak inkubatzailetik atera da eta ondorengo emaitzak lortu dira:
- Salmonella-shigella hazkuntza medioan kolonia hori eta beltzak hazi dira eta hektoen medioan kolonia berdeak eta beltzak hazi dira, bi hauetan, isolaketa ezin burutuz.
Aurreko emaitzak ikusirik, ondorengo ondorioetara iritsi gara:
- Salmonella-shigella eta hektoen hazkuntza medioan hazi diren koloniak, posible da mikroorganismo bera izatea, baina zepa ezberdinak izatea.
- Aurreko ondorioa ziurtatzeko froga biokimiko ugari egingo dira.
Aurreko eguneko emaitz eta ondorio hauetara iritsi ondoren, orain eman beharreko pausoak ondorengoak dira:
- Froga biokimiko ugari egingo zaizkie mikroorganismo mota guztiei (EMB Levine, Katalasa, KIA, Simmons zitrato eta ureasa).
- Orain arteko emaitzak kontuan hartuta, ustezko mikroorganismoei buruzko informazioa bilatzea.
Martxoak 22
Inkubatzerako orduan arazo batzuk egon dira, inkubatzailea itzali egin da eta ez da inkubatu beharrezko tenperaturan. Hau dela eta, emaitzak beranduago izango dira ikuskatuak
Sei ordutara atera dira hazkunde medio guztiak, ikuskatu ondoren, hazkuntza prozesua ez danez amaitu, ondorengo egunerarte inkubatzea erabaki da.
Martxoak 23
Aurreko eguneko hazkunde medioak inkubatzailetik atera da eta ondorengo emaitzak lortu dira, ondorengo emaitzak lorturik:
1) Hektoen kolonia berdea:
- KIA --> denek azaleran erreakzio alkalinoa, sakoneran erreakzio azidoa, H2S produkzioaeta batzuetan gas eraketa.
- Zitrato --> positibo eman du (gainazal urdina).
- Ureasa --> negatibo eman du.
2) Hektoen kolonia beltza:
- KIA --> denek azaleran erreakzio alkalinoa, sakoneran erreakzio azidoa, H2S produkzioaeta batzuetan gas eraketa
- Zitrato --> positibo eman du (gainazal urdina).
- Ureasa --> negatibo eman du.
3) Salmonella-shigella kolonia beltza:
- KIA --> denek azaleran erreakzio alkalinoa, sakoneran erreakzio azidoa, H2S produkzioaeta batzuetan gas eraketa.
- Zitrato --> positibo eman du (gainazal urdina).
- Ureasa --> negatibo eman du.
4) Salmonella-shigella kolonia horia:
- KIA --> denek azaleran erreakzio alkalinoa, sakoneran erreakzio azidoa, H2S produkzioaeta batzuetan gas eraketa
- Zitrato --> positibo eman du (gainazal urdina)
- Ureasa --> negatibo eman du
2) Salmonella-Shigella hazkunde medioan hazkuntza ugaria egon da, mikroorganismo gutxi batzuk hazten dira hazkunde medio honetan, horietako bat salmonella izanik.
3) Hektoen hazkunde medioan, koloniak ertz berde eta zentro berde edo beltzarekin hazi dira, gure kasuan, salmonella, kolonia ertz berdeak zentro beltzarekin bezala agertzen dira.
5) Odol agar medioan, kolonia gamma hemolitikoak lortu dira.
6) Katalasa froga biokimikoan, positibo eman du, mikroorganismo posible horietako bat salmonella izanik.
7) KIA hazkunde medioan, azaleran erreakzio alkalinoa, sakoneran erreakzio azidoa, H2S produkzioaeta batzuetan gas eraketa eman da, mikroorganismo posible horietako bat salmonella izanik.
8) Simmons zitrato hazkunde medioak, positibo eman du, mikroorganismo posible horietako bat salmonella izanik.
9) Ureasa froga biokimikoak, emaitz negatiboa lortu da, mikroorganismo posible horietako bat salmonella izanik.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina