Digestio aparatua elikagaiak eta likidoa prozesatzen dituzten organoen multzoa da, gorputzak energia-iturri gisa erabiltzen dituen substantziak deskonposatu, edo ehunak hazteko eta konpontzeko gai da.
Zeintzuk dira digestio aparatuaren funtzioak?
Janariak eraldatu mantenugai bihurtu arte.
Mantenugaiak xurgatzea zelulei elikatzeko.
Digeritu gabeko hondakinak(gorozkiak) prestatu, jarraian kanporatuak izateko.
Zeintzuk dira digestio aparatuaren atalak?
Digestio aparatuan zati ezberdinak daude:
Digestio-hodia: ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste-meharra, heste-lodia, ondestea eta uzkia.
Guruinak: pankrea eta gibela.
Zenbat neurtzen du digestio-hodiak? Nola dago osatuta?
Digestio hodiak hamaika metro inguruko luzeera du, eta lau geruza ezberdinez dago osatua:
Mukosak: zelula epitelialak eta barneko muskulu-geruza.
Ehun konektiboa edo azpimukosa.
Kanpoko muskulu-geruza: Elikadura boloa digestio aparatuaren zehar mugitzea ahalbidetzen du mugimendu peristaltikoak sorraraziz.
Serosa geruza edo adbentizioa.
ATALAK
Ahoa
Aurpegiaren erdialdean eta behealdean ireki eta ixteko gai garen barrunbea, elikagaiak bertatik sartu eta irensten dira.
Ahoko egitura bakoitzak norbere funtzioa du:
Listu-guruinek: Hauek listua sortu eta ahora isurtzen dute duktu izeneko irekiduren bidez. Listuak elikagaiak biguntzen ditu, honela, murtxikatu eta irensten laguntzen du. Baita janariaren digestoarekin hasten da, amilasa entzimari esker gluzidoen degradazioa eragiten duelako. Honez gain, ahoa babesten du dituen antigorputzei esker.
Hortzak: Hauen funtzio nagusia digestio mekanikoa burutzea da. Janaria txikitzen dute hauen digestio errazteko.
Mihia: Hortzek bezala, janariaren digestio mekanikoan parte hartzen du eta elikadura boloaren eraketa eta irensketan garrantzi handikoa izanez.
Faringea
Zer da?
Faringea hodi formako egitura da. Aho-barrunbea eta sudur-hobia hestegorriaren eta laringearekin lotzen ditu.
Zer gertatzen da bertan?
Bertan gertatzen den gauza garrantzitsuena irensketa da. Irensketak koordinazio neuromuskular handia eskatzen du, epiglotiak elikagaiak arnasketa-sistemara sartzea eragozten du eta elikagaiak hestegorrira pasatzea ahalbidetzen du.
Hestegorria
Zer da?
Hestegorria faringetik urdaileraino hedatzen den hodi bat da.
Egiten duen ibilbidea.
Hestegorria lepoan hasten da, torax osoa zeharkatzen du eta sabelaldera pasatzen da diafragmaren esofaga-zulotik. Normalean barrunbe hau itxita egoten da eta bakarrik elikadura-boloa pasatzen denean irekitzen da.
Elikadura boloaren desplazamendua.
Hestegorria bi muskulu-geruzaz osatutako egitura du eta honi esker hestegorria uzkurtu eta erlaxatzea baimentzen du, mugimendu peristaltikoak sortuz eta elikadura boloa urdailera eramanez.
Urdaila
Zer da?
Hestegorriarekin kardiaren bitartez komunikatzen den eta duodenoarekin piloroaren bitartez komunikatzen den digestio hodiko zabalgunea.
Funtzioa.
Bertan elikagaien digestioa kimikoa burutzen da, bertan jariatzen diren zuku gastrikoen esker. Zuku gastrikoetako osagai nagusienak ondorengoak dira: pepsina (proteinak degradatzeaz arduratua), lipasak (lipidoak degradatzeaz arduratua) eta azido klorhidrikoa (pH azido egokia mantentzaz arduratua, ekintza entzimatikoa errazteko). Urdailean elikadura-boloa birrintzeko eta urin gastrikoekin ondo nahas daitezen, hormak uzkurtu eta erlaxatu egiten dira, prozesua errazteko mugimenduak sortuz.
Urin gastrikoak:
Urdailean, urin gastrikoaren jariaketan parte hartzen duten bi zelula mota daude nagusiki.
Zelula parietala:Azido klorhidrikoa (HCl) eta faktore instrintsekoa jariatzen dituzte, heste-meharrean B12 bitamina xurgatzeko beharrezkoa den glukoproteina da.
Pepsinogenoa jariatzen duten zelula nagusiak edo oxintikoak, HCl-arekin pepsina osatuz aktibatzen den aitzindari entzimatikoa.
Urdaileko urin gastrikoen jariaketa hiru fasetan ematen da:
Fase zefalikoa: Elikagai bat ikusi, usaindu edo probatzean, zuku gastrikoaren gehieneko bolumenaren % 40 sortzen da. Fase gastrikoa: Elikagaia urdailera iritsi eta hiru faseetako jariatze azidorik handiena eragiten duenean gertatzen da. Hesteetako fasea: Kimoa duodenora iristean bi sekuentzia egiten ditu, azido gastrikoaren estimulazioaren sekuentzia bat eta azido hori inhibitzen den bigarren sekuentzia bat.
Urdailean digestioa gauzatu ondoren, duodenorantz joaten da. Behin urin gastrikoekin nahastuta, elikadura-boloari kimoa deitzen zaio.
Urdaileko zatiak.
Urdailak hainbat zati ditu:
Kardisa: Balbula baten moduan jokatzen du dituen gihar zuntzei esker eta azido gastrikoaren edukia hestegorrirantz joatea eragozten du.
Fundusa: Urdailaren goiko zatia da, kardiatik gertu dagoena.
Gorputz gastrikoa:Urdailaren erdiko zatia edo zati nagusia da.
Antroa: Pilorotik hurbil dagoen urdailaren beheko aldeari Iematen zaio izen hori.
Piloroa: Digestio-hodiaren pareteko muskulu-zuntzen zabalgune bat da, hustuketa gastrikoa kontrolatzeko esfinter bat osatzen duena. Normalean uzkurtuta egoten da, baina aldizka lasaitzen da mugimendu peristaltikoekin koordinatuta kimoa duodenora pasatzeko.
Pankrea
Zer da?
Duodenoarekin lotura estua duen eta zuku pankreatikoa sortzen duen organoa da. Zuku pankreatikoa hodi pankreatikoaren bidez isurtzen da hesteetara elikagai ezberdinen digestiorako.
Funtzioak.
Digestioa (exokrinoa): amilasa (karbohidratoentzako), lipasa, fosfolipasa eta esterasa (lipidoentzako), proteasa (proteinentzako) eta nukleasak (azido nukleikoentzako) jariatzen ditu kimoaren degradazioarentzako.
Hormonala (endokrinoa): intsulina eta glukagoia hormonak odolera jariatzen ditu.
Gibela
Zer da?
Gibela behazuna sortzen duen guruin handi eta gorria da; sortutako behazuna behazun-besikulan gordetzen da. Behazunaren funtzioa heste-meharrean koipeen digestioa erraztea da.
Ze funtzio ditu?
Gibela ezin bestekoa da gure organismorako egiten dituen funtzio ezberdinengatik:
Behazuna ekoizten du: Behazuna duodenora isurtzen da eta lipidoen digestioa eragiten du.
Biltegi funtzioa: bitaminak eta glukogenoa azukre moduan biltegiratzen ditu energia sortu ahal izateko.
Substantzia toxikoak ezabatzea: odola gibelera iristen denean, odoleko toxinak ezabatzen ditu, odoleko substantzia kimikoen mailak erregulatuz.
Odolera proteina ezberdinak jariatzen ditu: lipoproteinak, albumina, globulinak, hormona proteikoak, proteina garraiatzaileak etab.
Gibelaren zatiak.
Gibelak lau lobulu ditu, segmentutan banatuta daudenak:
Eskuinekoa: lotailu faltziformearen eskuinaldean dago.
Ezkerrekoa: lotailu faltziformearen ezkerrean dago.
Karratua: Lotailu borobila eta behazun xixkuaren artean dago.
Kauteztatua: Beheko kaba zaina eta lotailu koronarioaren artean dago.
Behazun-bideak.
Behazun-bideetatik behazuna duodenora eramaten da. Eskuarki, eskuineko eta ezkerreko gibel-hodiek bat egiten dute euren artean, eta gibel-hodi arrunta osatzen dute. Gibel-hodi arruntak hodi finagoa jasotzen du, konduktu kistikoa, behazun-besikulatik datorrena. Konduktuak eta gibel-hodi arrunta elkartzean, koledakoa eratzen da, eta duodenora isurtzen da pankreako iraitz-hodiarekin batera.
Behazun-maskuria
Zer da?
Gibeleko behe aurpegian aurkitzen den errai txiki bat da, bertan gibeleko behazuna pilatzen da digestio-prozesuek eskatu arte.
Funtzionamendua.
Uzkurtzen denean, kontzentratutako behazuna askatzen du konduktu kolodekora. Konduktu hau pankrearen barrutik pasatzen da eta guruin pankreatikoekin elkartzen da duodenora joateko bidean.
Heste-meharra
Zer da?
6 eta 8 metro arteko luzera duen hodia, hiru tartez osatua: Duodeno, piloroaren bidez banandua dagoena, ondoren yeiunoa, eta amaiera, ileona, heste lodiarekin komunikatzen da balbula ileozekalaren bidez.
Heste-meharreko zatiak.
Duodenoa
Duodenoa heste meharraren lehen zatia da, 25-30 cm luzeera duena.
Askotariko jariakinak isurtzen dira, hala nola behazun-besikulatik datorren behazuna eta pankreatik datorren urin pankreatikoak. Urin hauek dituzen amilasa, lipasa eta tripsina entzimei esker, lipidoak, proteinak eta gluzidoak degradatzen dira, lehenengoa nagusiki.
Ieiuno-ileona
Heste meharraren bigarren zatia da, ieiunoa eta ileona dituena.
Oro har, 6 eta 7 metro artean neurtzen du, eta horietatik 2/5 proximalak ieiunoari dagozkio, eta 3/5 distalak ileonari. Ez dago tarte argirik bi zatien artean.
Mutur finko samarrak ditu:
Lehenengoak duodenoarekin egiten du muga.
Bigarrenak balbula ileozekalarekin eta itsuaren lehen zatiarekin.
Funtzioak
Heste meharrak hiru funtzio ditu nagusiki:
Mantenugaien digestioarekin amaitzea: Duodenoaren hasieran behazun eta pankrea zukuekin hasi den elikagaien degradazioa heste meharraren zehar luzatzen da.
Kimoaren xurgapena: Heste-meharrean zeharheste-bilo ugari daude eta hauen zelula epitelialetan mikrobilo ugari daude heste-meharraren xurgapen azalera asko handituz.
Heste-meharrean xurgatu ez diren hondakinak heste-lodira pasatzen dira balbula ileozekala pasatu ondoren.
Heste-lodia
Zer da?
Tutu-formako egitura, helduetan 1,5 m inguru neurtzen du. Heste meharrari balbula ileozekalaren bidez lotuta dago eta uzkian amaitzen da.
Heste-lodiko zati ezberdinak.
Itsua: Heste-lodiaren hasieran dagoen gune lodiena da. Bertan heste meharrean xurgatu ez diren hondakinak pilatzen dira eta digestio prozesuan parte hartzen du bertan aurkitzen den flora bakteriologikoa dela eta.
Kolona: Heste-lodiaren zatirik luzeena da. Hemen heste meharrean xurgatu ez diren ura eta gatzak xurgatzen dira eta gorotzak sortzen dira. Lau zatitan banatzen da: goranzko kolona, zeharkako kolona, beheranzko kolona eta kolon sigmoidea.
Ondestea: Heste-lodiko azkenengo zatia da, bertan heste-meharra eta heste-lodian xurgatu ez diren hondakinak pilatzen dira ondoren uzkiaren bitartez kanporatzeko.
Heste flora eta apendizea.
Hesteetan aurkitzen diren bakterioak oso garrantzitsuak dira kolonaren fisiologian, mantenugaien digestioan eta immunitate-sistema gastrointestinalean parte hartu ohi dute. Normalean bakterio hauek apendizean biltegiratzen dira, itsuaren ondoan dagoen poltxatxo itxurako egituran.
Uzkia
Zer da?
Digestio-aparatuaren azkeneko zatia da, zehazki, irekidura bat da, bertatik ateratzen dira gorputzeko gorozkiak.
Esfinterrak.
Uzkiak esfinter muskuluak ditu, hau da, irekitzen eta ixten diren muskuluak eta deposizioak kontrolatzea ahalbidetzen dutenak. Bi esfinter ditu:
Barnekoa: Ondestean dauden gorozki metaketak sortzen duen presioren ondorioz erlaxatzen dena.
Kanpokoa: Esfinter honen bitartez gorozkien kanporaketa kontrolatzeko gai gara.
DIGESTIO PROZESUA
Digestio prozesua, janaria ahora eraman baino lehen hasten da. Guk janarian pentsatzerakoan edo usaitzerakoan gure organismoak listua eta zuku gastrikoak sintetizatzen hasten dira digestioa burutu ahal izateko.
Ahoratzea
Lehen azaldu den bezala, jan baino lehen listua sintetizatzen hasi gara eta honengatik, janaria ahoan sartzerakoan listua ahora jariatzeko gai gara. Behin janaria ahoan sartzerakoan, listuarekin nahasten da eta listuak daukan amilasa entzimarengatik azukreak degradatzen hasten dira. Beste alde batetik, hortzekin eta mihiarekin janariaren digestio mekanikoa gauzatzen da. Azkenik, janaria ondo murtxikatu eta listuarekin nahastu ondoren, elikadura-boloa sortzen da.
Irensketa
Elikadura boloa sortu ondoren, hau irentsi egiten da. Honetarako, mihia elikadura-boloa atzera bultzatzen du, faringera. Behin elikadura boloa faringean dagoela, epiglotiak laringeko bidea ixten du, elikadura-boloa hestegorrira pasaaraziz. Behin elikadura-boloa hestegorrira iritsi dela, hau, urdaileraino jeisten da mugimendu peristaltikoen bitartez.
Urdaileko digestioa
Elikadura boloa urdailera iristean, kardiasa itxi egiten da eta elikadura boloaren digestioarekin hasten da. Hemen, ahoan bezela, digestio mekanikoa eta kimikoa gauzatzen da.
Lehenengoa, urdaileko pareten mugimenduengatik gertatzen da.
Bigarrena, zuku gastrikoan aurki daitezkeen entzimei esker gertatzen da. Nagusiki pepsina jariatzen da proteinen degradazioarentzako, baina, baita amilasa eta lipasa entzimak ere jariatzen dira azukre eta lipidoen degradazioa burutzeko. Zuku gastrikoetan ere HCl-a aurkitzen da entzimen ekintza errazteko. Azkenik, urdaileko digestioa amaitzerakoan elikadura-boloa kimo bihurtzen da eta piloroa zeharkatuz heste-meharrera iristen da.
Heste-meharra
Kimoa piloroa zeharkatu ondoren duodenora pasatzen da. Kimoa duodenora iristean, gibeletik eta pankreatik guruinak jariatzen dira duodenora eta bertan kimoaren digestioa gauzatzen da. Duodenotik pasa ondoren kimoa ieiuno-ileona pasatzen da eta bertan, digeritutako mantenugaiak eta ura xurgatzen dira.
Heste lodia
Heste-meharra zeharkatu ondoren, balbula ileozekala pasatzen du eta heste lodira pasatzen da. Behin heste lodian, kimoa eraldatzen joango da, heste lodian xurgatzen den ura dela eta, gorotzean bihurtu arte.
Gorotzen kanporaketa
Gorotzak heste lodiaren bukaerara iristean ondestean pilatuko dira. Azkenean pilatutako gorotzak presio nahikoa eragitean, uzkiko lehenengo esfinterra erlaxatu egingo da eta gorotzak kanporatzeko prest egongo dira.
Hauek dira koprokultiboa burutzeko egin ditugun hazkuntza ingurune ezberdinak: MC CONKEY Kolore marroizko koloniak, horrek esan nahi du daukagun espezieak ez duela laktosa hartzitzen. Honen arabera patogeno posibleak: -Salmonella -Yersinia -Proteus SALMONELLA-SHIGELLA AGARREAN : -Kolonia horiak, batzuk zentru beltzekin. -Patogeno posibleak: Salmonella eta Shigella espezieak ODOL AGARREAN -Kolonien morfologia: tamaina normala, txuri-grisak, opakuak, ertz borobilduekin eta pixkat altura batekin. -Hemolisia: gamma hemolisia (hemolisi eza) HEKTOEN AGARREAN -Kolonia berde-argiak, batzuk zentru beltzekin. -Ingurunea urdina bihurtu da (ingurunearen alkalinizazioa) -Entereobakteria posibleak: Salmonella eta Shigella espezieak LEVINE AGARREAN -Kolonia koloregabeak -Enterobakteria posibleak: Salmonella, Shigella, Proteus eta Pseudonoma auroginosa ONDORIOA: Mikroorganismoaren purutasuna lortzearen helburuarekin ,S-S agarra eta H...
Funtzio hepatikoaren determinazioak odol-analisiak dira, eta gaixotasunak edo gibelean eragindako kalteak diagnostikatzeko eta gainbegiratzeko erabiltzen dira. Odoleko entzima eta proteina jakin batzuen mailak neurtzen dira. Analisi horietako batzuek, gibela proteinak sortzeko eta bilirrubina desagerrarazteko ohiko funtzioak nola betetzen ari den neurtzen dute. Beste analisi batzuek, gibeleko funtzioaren kalte edo gaixotasunari erantzuteko gibeleko zelulak askatzen dituzten entzimen aktibitatea neurtzen dituzte. Zertarako gauzatzen dira analisi hauek? Funtzio hepatikoaren analisiak honetarako erabili ohi dira : -Gibeleko infekzioak detektatzea, hepatitisaren kasuan. -Gaixotasun baten aurrerapena gainbegiratzeko, hepatitis birikoa edo alkoholikoaren kasuan, eta tratamendua eraginkorra den ala ez zehazteko. -Gaixotasun baten larritasuna neurtzea, bereziki gibelaren orbaintzea (zirrosia). -Sendagaiek izan ditzaketen albo-ondorioak gainbegiratzea. Zeintzuk dira funtzio hepatikoa neurtzeko ...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina